Arnas gaixotasunen testuinguruan sukarraren sintomak tratatzeko eta elektrolitoen osagarri gisa eta C bitamina gabezia behi, ardi, ahuntz eta txerrietan sukarraren ondoren adierazita dago.
Ahozko administraziorako.
Behiak, ardiak, ahuntzak eta txerriak: 30 mg paratzetamol + 7,5 mg C bitamina + 7,5 mg sodio kloruro + 7,5 mg potasio kloruro gorputz-pisuko kg bakoitzeko eta eguneko, 3-5 egunez, ahotik, 10 kg gorputz-pisuko 1 g albaitaritza-sendagairen baliokidea eguneko 3-5 egunez.
Albaitaritza-sendagaiaren behar den kantitatea edateko uretan edo ordezko batean disolbatzen da, eta botilaren bidez ematen da edo eguneko janari kantitate txiki batekin nahasten da.
Ez erabili parazetamolarekiko eta C bitaminarekiko hipersentikortasuna dagoenean.
Ez erabili gibeleko gutxiegitasun larria duten animalietan.
Ez erabili giltzurrunetako gutxiegitasun larria duten animalietan.
Ez erabili deshidratazioa edo hipobolemia duten animalietan.
Haragia eta barrukiak: zero egun
Gorde 30 ℃-tik behera, leku lehor batean eta argitik babestuta.